Unai Sordo EAEko CCOOko idazkari nagusiak eta Damaso Casado UGTkoak iragarri dute bi sindikatuek elkarrekin ospatuko dutela maiatzaren 1a, langileen nazioarteko eguna. Nafarroan ere batera ospatuko dute. Krisiaren aurka: enplegua, inbertsio produktiboa eta babes soziala leloa izango du haien ekimenak. "Egoera ekonomiko honek mugimendu sindikala izateko balio behar du, salatzeko, aldarrikatzeko eta proposatzeko".
Bilbon (Jesusen Bihotza, 11:30), Gasteizen (Ama Zuriaren plaza, 12:00), Donostian (Alderdi Eder, 12:00) eta Iruñean batuko dira.
CCOOren eta UGTren ustez, politika fiskalak aldatu egin behar dira, lan merkatua hobeto arautu, babes sozialeko sistemak indartu...
Aurreko egunetan jakinarazi dutenez, ELAk Bilbon egingo du maiatzaren 1eko ekitaldia (11:30ean mitina Kale Nagusian eta gero manifestazioa) eta LABek hainbat herritan (Gasteizen: Bilbo plaza, 12:30; Bilbon: Zabalburu, 12:00; Donostian: Bulebarra, 12:30; Iruñean: Golem, 12:00; Baionan: geltokia, 10:30; eta Maulen: Gurutze Xuria, 12:00).
EkoNOMIA
CCOOk eta UGTk elkarrekin ospatuko dute maiatzaren 1a
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu