CCOOk eta UGTk erantzun indartsua espero dute bihar
Espainiako CCOOk eta UGTk manifestazioak antolatu dituzte biharko, lan erreformaren kontra. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere egingo dituzte: Bilbon, 12:00etan, Jesusen Bihotzetik; Donostian, 13:00etan, Alderdi Ederretik; Gasteizen, 11:00etan, Andre Mari Zuriaren plazatik; eta Iruñean, 12:00etan, autobus geltoki zaharretik. Nafarroako CCOOk eta UGTk «erantzun handia eta indartsua» espero dute, eta «elkarrekin jarduteko garaia» dela esan dute. EAEko CCOOrentzat ez da egunei buruz eztabaidatzeko garaia, lan erreforma aldatzen saiatzeko mobilizazioak egitea baizik. Aurrera begirako erantzunek «sendoak, erabilgarriak eta ahalik eta bateratuenak» izan behar dutela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu