CCOOk eta UGTk gutuna bidali diote Raxoiri, akordio sozial bat eskatuz
Dekretuz onartu zuen lan erreforma Espainiako Gobernuak, sindikatuen iritzirik kontuan hartu gabe. CCOOk eta UGTk, ordea, oraindik harekiko dute itxaropena. Gutun bat bidali diote Mariano Raxoi presidenteari, ekonomia suspertu eta enplegua sortu ahal izateko «adostasun sozial eta politiko handi bat» eskatuz. Ez diote goitik beherako aldaketarik eskatu, helegiteen bidez lan erreforma eta aurrekontu proiektua hobetzea baizik. Martxoaren 29an egindako grebak izandako erantzuna hartzeko kontuan eskatu diote, «herritarrak lan erreformaren aurka daudela ikusi zelako». Egun horretan sindikatu abertzaleek ere egin zuten greba Hego Euskal Herrian. Haien arabera, ordea, ez dago gobernuarekin negoziatzeko aukerarik, eta lantokietatik erantzun behar zaio erreformari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu