Cegasako langileak duten «herioa» salatu dute
Negoziazioak desblokeatzeko eta berak prestatutako planari irteera emateko eskatu diote enpresari
Abenduaren 5ean hasi ziren buruhausteak Cegasako langileentzat, egun horretan iragarri baitzuen enpresak erregulazioa aurkeztu eta langileak kaleratuko zituela. Atzo, pila enpresa euren «agonia» luzatzen ari dela salatu zuten, elkarretaratze baten bidez. Negoziazioak desblokeatu eta zuzendaritzak berak prestatu zuen planari irteera emateko eskatu zuten langileek. Instituzioetatik jasotako babes falta ere gaitzetsi zuten, eta baita pila lantegian izandako hainbat «irregulartasun» ere. Besteak beste, makineria saltzen ahalegintzea eta Asian ekoizleen egindako produktuak erostea leporatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu