Cegasa Gasteizko eta Oñatiko (Gipuzkoa) enpresak 240 langile kaleratzeko asmoa duela-eta, gaur ere egin dute horren aurkako protesta ekimena. Duela egun gutxi Oñatin manifestazioa egin zuten, eta gaur Gasteizen elkarretaratzea egin dute ehunen bat langilek. Haiekin izan da, besteak beste, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako kontseilari eta EBko koordinatzailea.
Cegasako zuzendaritzak dio 2008an pilak ekoizten 22,5 milioi euro galdu dituela, eta abendu hasieran aurkeztu zien krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz bere plana langileei: 240 langile kaleratzea (Gasteizko plantan 360 daude), erretiro aurreratu eta ordaindutako kaleratzeen bitartez.
Enpresaren plana Jaurlaritzak onartu beharko du, eta langileek plana erretiratzeko eskatu dute gaur ere. Juan Carlos Ramos (ELA) langile batzordeko buruak azaldu du ez dutela aurreikusten, oraingoz, zuzendaritzarekin bilerarik.
Beharginek asteazkenean batzarra egingo dute, protestekin nola jarraitu erabakitzeko.
EkoNOMIA
Cegasako langileek kaleratzeen plana erretiratzeko eskatu dute berriro
Enpresako zuzendaritzaren asmoen aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, eta han izan da Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako kontseilaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu