CEL taldea

CELen interesa duten bi inbertitzailek enpresa bisitatuko dute

Datorren astean egingo dute. Lau lantegietako beharginek ostegunean martxa bat egingo dute Zallatik Bilbora 300 lanpostuen defentsa egiteko.

Marisol Ramirez / Argazki Press.
Lander Muñagorri Garmendia.
2017ko uztailaren 11
09:28
Entzun

CELen lau lantegietan inbertsioa egiteko bi hautagai daudela jakinarazi dute gaur goizean langile batzordeko kideek prentsaurreko batean. Kataluniako talde bat eta Txileko beste bat lirateke enpresan inbertsioa egiteko prest leudekeen bi hautagaiak. Informazio hori administrazio konkurtsaletik jaso dutela azaldu dute langileek. Joan den ostiralean eurekin eduki zuten bileran azaldu ziotenaren arabera, CEL taldearen egoera “oso larria” da, baina langileek ez dute ontzat hartzen ikuspegi hori, ez delako berpizte bat behar, epe laburrerako zorrei aurre egiteko dirua behar baita. “Enpresak 62 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen iaz, eta 1,2 milioi euroko emaitza positiboa”. Eusko Jaurlaritzari dei egin diote berriz ere egoerari irtenbidea emateko lan egin dezan eta inbertitzaileak bila ditzan. Era berean, egungo egoeraren arduradun egin du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua, euren akzioak saltzeagatik eta enpresaren ardura osoa Zurbost Gestion taldeari uzteagatik. “Egungo egoera sorrarazi duten horiek oraindik ez dute bideragarritasun planik ere aurkeztu”, salatu dute langileek.

Egungo egoera birbideratzeko, bestalde, langileek martxa bat egingo dute ostegunean taldeak Zallan (Bizkaia) duen lantegitik Bilboraino, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte. Han eskatuko diete erakunde publikoei CEL taldean zuzenean zein azpikontrata bidez lan egiten duten 300 beharginen lanpostuak berma ditzatela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.