enpresak

Celsa Atlanticeko langileek mobilizazioak hasiko dituzte, erakundeen "pasibotasunaren" aurrean

Auzitegi Gorenak uztailean emandako epai baten arabera, enpresak berriz hartu behar ditu aurretik kaleratutako hainbat langile.

Celsa Atlanticeko langileak, 2012an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erregulazio dosierra balio gabe utzi ondoren. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 2a
09:01
Entzun

Arabako bi lantegiak ixteko eta 358 langile kaleratzeko erregulazio eskaera baliogabea zela ebatzi zuen 2012an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Celsa Atlanticek (lehengo Laminaciones Arregui) helegitea aurkeztu zuen horren aurka. Uztailean, EAEko epaitegiaren erabaki hori berretsi zuen Gorenak, eta horren arabera, berriz hartu beharko lituzke kaleratuak. 

Langileek, ordea, Eusko Jaurlaritzaren "pasibotasuna" salatu dute, eta gaineratu dute zuzendaritza ez dagoela prest negoziazio prozesu bat hasteko. Horrek "behartu" egin ditu mobilizazioak hastera: ostegunetan bilduko dira Gasteizko Bilbo plazan, 19:00etan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.