Enpresak

Cementos Lemonako langile batzordea, "itxaropentsu" zuzendaritza berriarekin

Langile batzordeak, ordea, abenduaren 5ean ekin zion greba mugagabearekin jarraituko du.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko martxoaren 1a
16:06
Entzun

Sei hilabeteko gatazkaren ostean, konponbidea iritsiko dela espero dute Cementos Lemonako langileek. Aste honetan, Irlandako CHR taldeak Lemoako planta erosi zion Valderrivas taldeari, eta langileak "itxaropentsu" daude. "Lan proiektu berri batekin hasteko asmoarekin badatoz, ez dute nahi izango gatazka honek aurrera jarraitzea", esan dute langile batzordeko kideek.

Gaur bertan, langile batzordeak aho batez onartu du abenduaren 5ean hasi zuen greba mugagabearekin jarraitzea. Neurri horrekin jarraituko dute, aurreko zuzendaritzak onartu zuen lana erregulatzeko txostena bertan behera uzten ez den bitartean. 34 langile kaleratu zituen enpresak, eta horietatik hamazazpi itzultzeko eskatu dute, gainerakoak erretiratuta daudelako.

Langile batzordeak zuzendaritza berriarekin bilera izan du asten honetan, eta "aurrekoek baino jarrera hobea" erakutsi dutela esan dute. Pauso hori azpimarragarritzat jo dute, eta hurrengo astean lehen pausoak emango direla uste dute.

Espedientearen aurka langile batzordeak aurkeztu zuen salaketa atzo atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bueltan berriz helegitea jarriko diote. "Baina hori beste lan ildo bat da", zehaztu dute. Euren borroka orain egungo zuzendaritzarekin egoera berbideratzea delako. "Enpresari eskatzen diogu epaia ez aplikatzeko, beste proiektu bat delako".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.