EKONOMIA

Ceplastikeko langileek mobilizazioak hasiko dituzte bihar

Enpresak enplegu erregulazio espedientea zabaldu die 119 langileei, eta proposamen horren aurka eta zor zaizkien soldatak kobratzearen alde egingo dute protesta.

2010eko abenduaren 2a
17:54
Entzun
Gasteizko Ceplastik enpresako 119 langileek mobilizazioak hasiko dituzte bihar, enpresak egin duen enplegu erregulazio espedientearen aurka eta zor zaizkien soldatak kobratzearen alde. Izan ere, enpresak abenduko soldata, abenduko sari gainsaria eta kontratua kitatzeko saria ez dutela kobratuko jakinarazi die langileei.

Azaroaren 26an amaitu zen erregulazio espedientearen kontsulta epea, eta akordiorik gabe itxi zuen enpresak, gaur langile batzordeak jakinarazi duenez. Protestak bihar abiatuko dituzte Gasteizeko lantegiaren atarian. Hilaren 9an Bilbon egingo dute bilkura, eta 10ean manifestazioa egingo dute Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.