Comansako langileek onartu egin dute 16 langun kaleratu eta soldatak %13,31 jaisteko zuzendaritzak egindako proposamena. Langileen %70ek bozkatu dute alde, eta %30ek, kontra. Neurri horiekin, Huarteko enpresak 15 milioi euro aurreztuko ditu, behar-beharrezkoak datozen lau urteetan hartzekodunekin dituen konpromisoak betetzeko.
Galduko direnetatik 11 zuzeneko lanpostuak izago dira, eta beste bostak, zeharkakoak. Soldaten jaitsierak, berriz, nominari zein osagarriei eragingo die: nomina %9ko murriztuko zaie eta osagarriak —jangela, garraioa...— beste %4,31. Trukean, 2013ko uztailaren 31ra arte ekoizpenaren zatirik ez lekualdatzeko konpromisoa hartu du enpresak. Negozio plana %15 baino gehiago desbideratzen ez bada, konpromiso hori indarrean egongo da 2016ko uztailera arte.
Comansak 16 langile kaleratuko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu