Comansako langileek itxialdia hasi dute
IRUÑEA. Uharteko (Nafarroa) Comansa enpresako langileek itxialdia hasi zuten atzo goizean, enpresan bertan. Itxialdia bihar amaituko dute, orduan bilduko baitira zuzendaritzako eta enpresa batzordeko ordezkariak, 90 langileren kaleratzeari buruz hitz egiteko. Langileek beren proposamena aurkeztuko dute. ELAk salatu du enpresa, langileak kaleratu arren, lana azpikontratatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu