ekonomia

Confebask-ek puntu erdia jaitsi du hazkunde aurreikuspena

%1,3tik %0,8ra murriztu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresarien elkarteak. "Ekonomiak exijitutako egiturazko erreforma garrantzitsuak" egiteko eskatu du.

2011ko irailaren 19a
14:51
Entzun

Confebask Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresarien elkarteak jaitsi egin du aurtengo hazkunde aurreikuspena: %1,3tik %0,8ra. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak ere murriztu egin zuen aurreikuspena, datu zehatzik eman gabe.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak eta Nuria Lopez de Gereñu idazkari nagusiak azaldu dute aurten hiru herrialdeetan lau mila lanpostu galduko direla eta langabezia %10,8an kokatuko dela, Europa Batasuneko batez bestekoaren antzekoan.

Azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren aterako den Espainiako Gobernuari "ekonomiak exijitutako egiturazko erreforma garrantzitsuak" egiteko eskatuko diote, "orain artekoak oso arinak izan direlako eta ez dutelako lana sortzeko balio izan". Dena dela, ez dute jakinarazi zein liratekeen erreforma horiek.

Haien arabera, biharko egunera begira "ongizateari eutsi baino gehiago, ongizatea ahal ekonomikoetara egokitu" egin beharko da.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.