Miguel Lazpiur Confebask EAEko enpresaburuen elkarteko presidenteak adierazi du "albiste bikaina" dela Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren aldetik enplegu politika aktiboen eskumena jaso izana. "Albiste bikaina" enpresaburuentzat, langileentzat eta langabeentzat da, Lazpiurrek esan duenez.
"Eskumen honek krisitik irteteko lagunduko digu, langabetuen formakuntza eta berkalifikazioa gaurko euskal lan merkatura egokituko ditugulako". Horrek, Confebask-eko presidentearen ustez, langileen gaitasun maila hobetuko du. "Gaur egun Euskadin formazio espezifikoa eskatzen zaie langileei".
Espainiako Gobernuaren eta EAJren 2011ko aurrekontuetako akordioari esker etorriko da eskumena EAEra. 1979an onartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, eta Gobernuak oraindik ia 40 eskumen ditu eman gabe. Aldiz, Espainiako exekutiboak ez du politika pasiboen transferentzia emango; Gizarte Segurantza, kasu.
ekoNOMIA
Confebask-entzat "albiste bikaina" da Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena jaso izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu