lan erreforma

Confebask greba egunean lanera joan nahi dutenen eskubidearen alde azaldu da

Miguel Angel Lujua presidentearen arabera, greba eginez ekonomia "ez da aurrera aterako", eta ez da lanposturik sortuko.

2012ko martxoaren 13a
19:02
Entzun

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak greba eskubidea arautzen duen legediaren erreforma defendatu du, "lanera joan nahi dutenen eskubidea bermatzeko".

Lujuak esan du "erabat" beharrezkoa dela greba eskubidea bermatzea, baina baita "askatasun osoz" lanera joan nahi dutenen eskubidea bermatzea ere.

Martxoaren 29rako sindikatuek deitu duten greba deialdiaren aurka agertu da. Haren arabera, horrelako neurriekin ekonomia "ez da aurrera aterako", eta gaineratu du enplegurik ez dela sortuko.

Lujuak uste du grebak oihartzun "handia" izango duela, baina ohartarazi du martxoaren 29tik aurrera lanean jarraitu beharko dela. "Enplegua sortzen ez bada, oso gaizki pasatuko dugu", esan du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.