Lan merkatua

Confebaskek dio epaileak erreformaren eragina "baliogabetzen" saiatu direla

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren ustez, ebazpen batzuk "zentzugabekeria" dira.

xabier martin
2013ko abenduaren 3a
15:45
Entzun

Bilboko epaitegi batek Bizkaiko metalgintzaren ultraaktibitateari buruz berriki emandako ebazpena hartu du ahotan Confebaskeko idazkari nagusiak Radio Euskadin, "egoera kafkianoa" dela esateko. Ebazpen horrek dio 2001-2003ko ituna indarrean dagoela oraindik, beste bat berritu arte ultraaktibitatea jasotzen duelako klausula baten bidez. Lopez de Gereñuk dio soldatak %30 jaitsi beharko liratekeela itun horren arabera. Hori da patronalaren irakurketa.

"Oraindik denbora tarte bat behar du" PPren gobernuak indarrean jarritako lan erreformak Confebasken ustez, eta bigarren erreformak, dagoeneko iragarria dutenak, legearen hainbat atal "zuzenduko" lituzke Lopez de Gereñuren arabera, kasurako, epaileek egiten dituzten irakurketak, euren ebazpenak alegia.

Izan ere, PPren gobernuaren asmoa lan erreforma onartzean lan itunak "betiko indarrean" ez geratzea zen, Confebaskeko buruaren ustez. "Ez da argi geratu idatzian, eta horregatik egin dira beste interpretazio batzuk".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.