enpresak

Confebaskek ohartarazi du euskal ekoizpen sarea "hiltzen" ari dela

Miguel Angel Lujua presidentearen arabera, inoizko krisirik okerrena da, eta aurrekoetatik irtetea baino zailagoa izango da.

2013ko otsailaren 14a
13:16
Entzun

Patronalak emandako datuek erakusten dute 2008ko maiatzetik 2013ko urtarrilera 6.896 enpresa galdu zirela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta ekoizpenak 2001eko mailara egin duela atzera.

Lujuak beharrezkotzat jo du euskal enpresak babesteko neurriak hartzea, "egoera honetatik atera gaitzaketen bakarrak direlako".

Goizeko agerraldian izan dira hiru lurraldeetako patronaletako presidenteak: Pello Gibelalde (Adegi), Jose Maria Vazquez Eguskiza (Cebek) eta Pascal Gomez (SEA).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.