Jose Guillermo Zubia Confebaskeko idazkari nagusiak "ekonomiaren susperraldia oso urrun" ikusten duela azaldu du. Dena den, industriaren parte bat "epe laburrean hobetuko" dela espero du.
Zubiaren arabera, "krisialditik ateratzeak ez du esan nahi lehengo egoerara itzultzea". Baina epe laburrean ekonomia suspertzen hasten bada, ondorioak ez direla hain "mingarriak" izango nabarmendu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko agintariak.
Krisiaren aurkako neurriak
Administrazioak oraindik krisiari aurre egiteko neurri gehiago hartu behar ditu, Zubiaren iritziz. Orain arte Eusko Jaurlaritzak hartutakoak "onak" direla uste du, baina une honetan "herstura ekonomikoa" izan behar duela eta "zentzuz jokatzeko" eskatu dio. Hori dela-eta zergak igotzea neurri egokia den hausnartzeko deia egin du. Izan ere, haren ustez, igoera horrek kontsumoaren jaitsiera ekarriko luke.
Ekonomia
Confebaskek "oso urrun" ikusten du ekonomiaren susperraldia
Dena den, industriaren parte bat "epe laburrean hobetuko" dela espero du Zubia idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu