Armstrong Contadorren garaipenak zenbatzen ibiliko da honezkero. Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago, eta %0,68ko galeren pedal kolpea jaso zuen atzo Ibex-35 indizeak: AEBetako ekonomia ez da askok nahi bezain azkar berrindartzen ari; eta gertatzekotan ere, baliteke Armstrongi bezala gertatzea: alegia, ez izatea Contadorri aurre hartzeko bestekoa. Zalantza horiek jarri zuten 11.000 punturen tarteko helmuga kolokan: asteko langabezia datu ez hain onak eta balantza komertzialaren balekoak gidatu zuten indizearen nondik norakoa. %1na pasa galdu zuten Santander eta Iberdrolak; %0,8na inguru galdu zuten laister 320 milioi bezero izanen dituen Edurnezurik eta gaur Bilbon akziodunen batzarra ospatuko duen BBVAk. 1.598 milioiren salerosketaez da maillot horia inori jartzekoa, baina, Bilboren aldean ParisenCAC-40 (-%0,37) lasaiago ibili zen. Baina Lagarderek (-%7,34) eroriko handi samarra izan zuen, Alstom (-%2,73) begira zuela.
Aurrezki kutxen sektorean aldaketak gerta daitezen nahidutela esan dute jada ozen Popular (-%0,49) eta Santanderrek(-%1,43) ere. Porrot kontrolatuak nahiz pribatizazioa eragingoluketen akzioen jaulkipenetatik hasita, denetik aipatzen da.
ACS (-%0,34) eraikuntza eta zerbitzu enpresak akzioko 2,05 euroko dibidenduari eutsiko dio, iazko mozkinen gainean. Iberdrolaren (+%0,27) martxoaren 26ko akziodunen batzarraren ostean egingo du berea, apirilaren 15ean. Kontseilua sartzeko helburu argia du.
Contadorrenak zenbatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu