Corrugadoseko langileen protesta gaur, Donostian
AZPEITIA. Corrugados Azpeitia enpresako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur goizean Donostian, enpresak egin nahi dituen 60 kaleratzeen aurka. Langileak greba mugagabean daude ekainaren 15az geroztik. Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako langileek ere protesta egingo dute gaur Gasteizen, 48 kaleratzeren aurka. Atzo Igorretik martxa hasi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu