UMPko legebiltzarkideekin bildu da Villepin lehen ministroa, CPE dela-eta sort den krisiari nola aurre egingo dion agertzeko.
Batzar horren ostean Guy Geoffroy diputatuak agertu duenez, Lehen Lan Kontratuaren egitasmoan zenbait aldaketa egiteko prest dago Villepin, baita gatazkatasuenak gertatu diren puntuetan ere. "Gai honetan ez dago taburik", esan die lehen ministroak alderdiko diputatuei, Geoffroyk kazetariei agertu dienez.
Lehen lan kontratua 26 urtetik beherako gazteentzat eta 28 langiletik beherako enpresentzat proposatu du Villepinen Gobernuak. Hala, enpresak gaztea nahi duenean kaleratu ahal izango du lehen bi urteetan, inolako justifikaziorik eman gabe.
Egitasmoko puntu gatazkatsuenak aldatzeko prest agertu da Frantziako lehen ministroa: batetik, CPEren iraupena gizarte eragileekin negoziatu eta murrizteko prest, eta, bestetik, justifikaziorik gabeko kaleratzea leuntzeko gertu. Hala, kontratu mota horrekin dagoen gazteari tutore bat izendatuko litzaioke, eta kaleratzekotan tutore horri eman beharko lioke erabakiaren arrazoien berri ugazabak.
Lehen Lan Kontratua
CPEn zenbait aldaketa egiteko prest da Villepin
Ikasleen eta sindikatuen protestak, eta, oro har, gizartean hainbesteko zalaparta piztu duen CPE Lehen Lan Kontratuaren legean zenbait aldaketa egiteko prest dago Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroa. Hala jakinarazi die bere alderdiko, UMPko, legebiltzarkideei. Batetik, lehen lan kontratu horren iraupena negoziatzeko prest legoke, eta, bestetik, justifikaziorik gabeko kaleratzea leuntzeko gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu