ekonomia

Daewook Gasteizko lantegia itxiko duela iragarri du

142 langileri eragingo dien Enplegua Erregulatzeko Txostena aurkeztu du; kalean geratuko dira guztiak. Enpresa komiteko kideak egoera aztertzeko bidu dira eta bihar prentsaurrekoa egingo dute hartuko dituzten neurriak azaltzeko.

2011ko abuztuaren 23a
19:32
Entzun

Daewook Gasteizen duen lantegirako Enplegua Erregulatzeko Txostena aurkeztu du; lantegia itxi egingo dute eta 142 langie kalean geratuko dira.

Koreako multinazional honek "merkatu arrazoiak" aipatu ditu lantegiaren itxiera justifikatzeko. Enpresa komiteko kideak gaur bildu dira egoera aztertu eta beharrezko neurriak hartzeko; bihar prentsaurrekoa egingo dute horiek ezagutzera emateko.

Enpresako langileek duela hilabete ohartarazi zuten beren etorkizuna "kolokan" ikusten zutela. Ohar batean esan zuten lantegia urte amaiera baino lehen itxiko zela uste zutela eta zuzendaritzari argi jokatu eta zituen asmoak ager zitzala eskatu zioten. 

Gasteizko lantegian A mailako energia eraginkortasuna duten konbi hozkailuak fabrikatzen dituzte. 2012ko ekainetik aurrera, ordea ezingo da A mailako gailurik merkaturatu Europako Batasuneko herrialdeetan -energia efizientzia handiagoa duten modeloekin ordezkatu beharko dira, A+ eta A++ mailako gailuekin-. Horrek ekoizpenean aldaketak egitea eskatzen du, moldeetan eta ingeniaritzan inbertsioak egitea. Baina dirudienez, langileen ordezkariek duela hilabete salatu zuten bezala,  konpainiak ez du horretarako asmorik. "Hego Koreako lantegian hasi dira gure modeloa ordezkatuko duen hozkailu berria egiten", salatu zuten langileek uztailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.