EkoNOMIA

Damaso Casadok EAEko UGTko idazkari nagusi izaten segitu nahi du

Sindikatuak batzarra egingo du maiatzaren 21ean eta 22an.

2009ko maiatzaren 12a
14:08
Entzun
ELAk, LABek eta EAEko CCOOk idazkari nagusiak aldatu dituzte azkeneko hilabeteetan (Adolfo Muñoz, Ainhoa Etxaide eta Unai Sordo dira orain arduradunak, hurrenez hurren), baina EAEko UGTko ez du kargu hori berritzeko asmorik, gaur jakinarazi duenez. Maiatzaren 21ean eta 22an batzarra egingo du, Gasteizen, eta Damaso Casado gaurko idazkari nagusia kargurako aurkeztuko da.

Lantokietako segurtasuna, elkarrizketa soziala, langabeentzako politikak, enplegu politikak... gaiak jorratuko dituzte.

Batzarraren hasieran Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hitzaldia egingo du. Hamargarren kongresua egingo du UGTk eta 300 ordezkarik hartuko dute parte -221 gizonezkok eta 79 emakumezkok-.

Sindikatuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 43.113 afiliatu dituela adierazi du, iaz baino %7 gehiago. 30.000 afiliatu gizonezkoak dira, besteak emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.