Datorren ostegun eta ostiralean, hilaren 22 eta 23an, VII. Batzarra egingo du LAB sindikatuak, Barakaldoko (Bizkaia) BEC aretoan. Sindikatuko buruzagiek gaur agertu dutenez, garrantzia handikoa izango da batzar hori, besteak beste, zuzendaritza berrituko dutelako eta etorkizuneko erronkak finkatuko direlako.
Hain zuzen ere, aspaldiko urteetan idazkari nagusi izan den Rafa Diezek kargua utziko du. Aurreikuspenen arabera, Ainhoa Etxaide izango da haren ordezkoa. Baina idazkaritza nagusia ez ezik, oro har, zuzendaritza berrituko da. Izan ere, Etxaide buru duen hautagaitza 30 eta 45 urteko hamabi lagunek osatzen dute; zehazki, Jabi Garnikak, Garbiñe Aranburuk, Arantxa Sarasolak, Amaia Almirallek, Igor Urrutikoetxeak, Sonia Gonzalezek, Bea Martxuetak, Oihan Ostozalak, Rafa Izquierdok, Gorka Berasategik eta Olatz Arozenak.
Datorren asteko batzarraren "funtsetako" bat zuzendaritza aldaketa dela nabarmendu du Diezek. Etorkizuneko erronkei dagokienez, zuzendaritza berriari "aldaketa politikoa" bultzatzea, eta borroka sindikalaren egiteko modua aztertzea eta hobetzea egokituko zaiela adierazi du.
Sindikatuak
Datorren astean aldatuko du zuzendaritza LABek
Hilaren 22an eta 23an egingo dute batzarra Barakaldoko BECen. Rafa Diez egungo idazkari nagusiak kargua utziko du, eta aurreikuspenen arabera, Ainhoa Etxaidek hartuko du. Zuzendaritza berriaren erronka nagusiak "aldaketa politikoa" bultzatzea eta borroka sindikala "hobetzea" izango direla agertu du Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu