Datorren asteazkenean hasiko da Araba errenta aitorpeneko dirua bueltatzen
GASTEIZ. Arabako Ogasuna aste honetan hasi da zergapekoei aurrez egindako errenta aitorpenak bidaltzen. Telefonoz edo Internetez baiezkoa ematen dutenei 48 orduan dirua itzuliko die, apirilaren 1etik aurrera. Aitorpena ogasunaren bulegoetan egiten dutenei apirilaren 20an zabalduko zaie epea, eta apirilaren 27an bankuen bidez egiten dutenei. 133 milioi itzultzea eta 52 milioi kobratzea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu