Datorren asterako prest izango dute Irlandaren erreskate plana

Lau urtean 15.000 milioi euro aurreztu eta defizita BPGaren %3ra jaisteko plana ere aurki aurkeztuko du Dublinek

Erredakzioa
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Kostata, baina azkenean, herengun, amore eman zuen Irlandak. Bere kontuetan duen desoreka konpontzeko laguntza beharko duela onartu zuen. Eta atzo bertan hasi ziren erreskate plana prestatzen, Dublinen. Nazioarteko Diru Funtseko hamabi kide, Irlandako Banku Zentraleko arduradunak eta gobernuko hainbat goi kargudun bildu ziren planaren nondik norakoak zehazten hasteko. Datorren astea bukatzerako dena lotuta izatea aurreikusten dute.

Baina erreskate planak ez ditu Irlandaren arazoak behin betiko koponduko. Horren jakitun, gastu publikoa murrizteko beste plan bat ere aurki aurkeztuko du Dublinek, astearen hasieran ziur asko. Datozen lau urteetan 15.000 milioi euro aurrezteko neurriak jasoko ditu plan horrek. Helburua, lau urte barru defizit publikoa barne produktu gordinaren %3ren parekoa izatea. Murrizketa neurriak zorrotzak beharko dute izan, BPGaren %15,5en pareko defizita baitu egun.

Irlandaren zorrak sekulako egonezina eragin du eurogunean, bai eta herrialdean bertan ere. Gobernuari dimisioa emateko eta hauteskundeetara dei egiteko eskatu dio oposizioak, baina, Berdeei esker, oraingoz badu aurrera egiteko nahikoa babes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.