Datorren urtean AEBetako merkatuan hasiko da saltzen Irizar konpainia
Nazioartean zabaltzeko bidean, beste urrats bat egin, eta 2013an AEBetako merkatura joko du Irizarrek. Ez du plantarik zabalduko. Autobusak saldu nahi ditu, eta Ormaiztegin ekoitzitakoak eramango ditu zuzenean hara. «Hala mendebaldeko kostaldeko merkatuan, nola ekialdekoan salduko dugu», esan du Jose Manuel Orcasitasek. Autobusak barkuetan eramango dituzte, osorik. Beharbada, azken ukituak egiteko, gutxieneko egitura jarriko dute han, baina erronka da oso-osorik Euskal Herrian egindako ibilgailuak eraman eta saltzea. «Serio ekingo diogu merkatu horri azkenean». AEBetan 1.500 autobus saltzen dira urtean, eta Irizarrek 200 eta 300 artean saldu nahi ditu bost urtean. Oso merkatu errentagarria da, baina orain arte ez dute aukerarik ikusi han sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu