Datozen bilerak antzuak izan daitezkeela ohartarazi dute

2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Euroguneko Finantza ministroek bilerak egingo dituzte igandean eta astelehenean, Greziaren diru premiari eta bigarren erreskate planari buruz hitz egiteko. Berez, hitz egin baino gehiago, plana zehazteko eta erabakitzeko hitzorduak dira. Dena den, herrialdeen arteko desadostasunak ikusita, bilerak antzuak izan daitezkeela ohartarazi du Europako Batzordeak: Ā«Eztabaidatuko dugu, baina emaitzari buruz ezin dut konpromisorik hartuĀ», esan zuen atzo Amadeu Altafaj Gai Ekonomikoetarako bozeramaileak. Igandekoa ezohiko bilera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.