De Andres: «Zerga proposamenetan gertuago gaude EAJtik PSE-EEtik baino»
Hasiera batean, zergak igotzearen aurka dagoela esan du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. Hala ere, akordioak eskuratu ahal izateko igoera txiki batzuk onartzeko prest dagoela dio. Asteazkenean Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariarekin egindako bileraren ostean, zerga proposamenetan«EAJtik PSE-EEtik baino gertuago» daudela adierazi du. Bizkaiko PPk ere herrialdean zerga murrizteko proposamena egin dio EAJri. «Frogatuta dago zergak igotzea estrategia okerra dela, eta ezer ez egitea akats larria», azaldu du Esther Martinez PPk Bizkaiko batzar nagusietan duen bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu