Fiskalitatea

De Andresek dio Arabak ez duela zigorrik merezi laguntzak itzuli dituelako

Laguntza fiskalen auzian Arabak orain arte zuzen jokatu duela esan du Batzar Nagusietan.

2011ko urriaren 3a
13:26
Entzun

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak gaur esan du Arabak itzuli zituela Europako Batasunak legez kanpokotzat jo dituen diru-laguntzak, eta ondorioz ez duela zigorrik merezi. Arabako Batzar Nagusietan galdetu diote De Andresi laguntza fiskalen itzuleragatik. Cristina Gonzalez PSE-EEkoak esan dio foru aldundien jarrerak okertu egin duela egoera, eta orain arte ez ordaintzeko izandako jarrera garesti atera dakiokeela Arabari.

De Andresek esan du 2007an Europako Batasuneko Justizia Epaitegian eman zuen epaia betetzeko asmoa duela, eta nola ordaindu behar duten jartzen duela soilik auzitan. Luxenburgeko Gortearen erantzunaren zain dagoela gaineratu du, eta horren erabakia 2012. urtean izatea espero duela esan du. Arabak laguntza fiskalen auzian Arabak orain arte zuzen jokatu duela esan du Batzar Nagusietan.

Xabier Agirre aurreko ahaldun nagusiak izan zuen jarrera "justua" dela esan zuen, eta jarrera hori bera orain bere egin duela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.