De Guindos Alemanian, eta Saez de Santamaria AEBetan

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Lasaitasuna eta konfiantza igortzetik oso urrun dago Espainiako Gobernua. Mariano Raxoik atzo Espainiako Kongresuan kontrol saioan hitz egin zuen, baina gainerakoan mutu jarraitzen du. Gobernuko beste bi agintari gorenak, berriz, atzerrian dira: azalpenak ematen, zer egin irizpideak biltzen, edo biak batera. Soraya Saez de Santamaria presidenteordea gaur Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Timothy Geithner Altxor idazkariarekin eta Christine Lagarde NDFko zuzendariarekin biltzera. Merkatuetako ekaitzaren erdian, Luis de Guindos Ekonomia ministroa atzo bertan joan zen Alemaniara, Wolfgang Schauble Ekonomia ministro alemaniarrarekin biltzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.