De Guindos: «Erreformek ez dute zerikusirik mozketekin»

2012ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak iragarri du hilabetea amaitu baino lehen erreforma plana berraztertu eta jakinaraziko duela. Atzo, Luis de Guindos Ekonomia ministroak ziurtatu zuen plan horren helburua ez dela gastu publikoa gehiago jaistea: «Erreformek ez dute zerikusirik murrizketekin». Beharrezkoa balitz defizit helburua betetzeko neurri gehiago hartzeko prest dagoela esan zien De Guindosek euroguneko ordezkariei, baina BEZaren igoerari esker halakorik egin behar ez izatea espero du. «Uztailaren erdian neurriak hartu ziren. Uste dut neurri horiek aski direla aurrekontu ikuspuntu batetik ditugun konpromisoak betetzeko». Erreforma berriekin hazkundea sustatuko dela esan zuen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.