Defizit helburua «aise» beteko du Espainiak
MADRIL. Defizit publikoa gutxitzeko bidean aurtengo ezarri zituen helburuak «aise» beteko dituela ziurtatu du Espainiako Gobernuak. Horri esker, beste administrazio batzuetan sor daitezkeen «desbideratzeak» orekatu ahal izango dituztela ere aurreratu du. Azarora bitarte, 38.765 milioi euroren defizita pilatu du Espainiak, BPGaren %3,68; iazko azarotik %45,8 murriztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu