EUROPA

Defizitaren eta zorraren datuak manipulatzea egotzi dio Bruselak Valentziari

Susmoak egiaztatuz gero, milioi askoko isuna jar dezake Europako Batzordeak.

Berria.eus
2014ko uztailaren 11
11:53
Entzun

Greziak hauspotu zuen hein batean euroguneko krisia, Bruselari gezurra esanda kontu publikoei buruz. Gertaera haren ondotik, estatuen estatistikak gainbegiratzeko eskumena eskatu eta lortu zuen Europako Batzordeak. Eskumen hori Valentziarekin estreinatuko du. Defizit eta zor publikoaren gaineko datuak manipulatzea leporatzen dio.

Ikerketa 2012an hasi zen. Espainiako estatiska arduradunek aurreko urteko kontuetan akatsak topatu zituzten, eta, haien eraginez, defizit datua zuzendu behar izan zuten, lau hamarrenetan gehituta. Madril eta Valentziako kontuetan zuten jatorria akats haiek, eta Eurostatek hainbat ordezkari bidali zituen gertatutakoa ikertzera. Madrilek arrazoitu zituen bere akatsak, baina, Bruselaren arabera, Valentzian "kezkatzeko moduko egoera" ikusi zuten.

Bi urteko azterketen ondoren, Generalitateko kontu-hartzailetza nagusiari leporatu dio Espainiako estatistika erakundeei informazio okerra bidaltzea sistematikoki. Anomaliak osasun gastuei lotutakoak dira. Ikerketa hasiko du orain Europako Batzordeak, eta susmoak egiaztatzen baditu, milioi askoko isuna jar dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.