Dexia

2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Zer da Dexia? Hainbat adarretako banku multinazionala. 1996an sortu zen, Crédit Communal de Belgique eta Crédit Local de France elkartu zirenean. Tokiko erakundeei maileguetan espezializatutako bankua da, nahiz eta Belgikan nagusiki baduen adar komertzial garrantzitsua. Luxenburgon, Turkian eta AEBetan ere oso zabalduta dago.

Banku handia al da? Bai. Fortisen desagerketaren ondotik, Belgikako konpainia handiena zen. 518.000 milioitik gorako aktiboak zituen —BBVAk baino pixkat gutxiago—, eta 35.000 langile.

Zergatik dago gaizki ? Dexiaren arazo nagusietako bat zen oso gordailu gutxi dituela banatzen zituen maileguetarako. Hau da, maileguak eman ahal izateko dirua eskatu behar zuela finantza merkatuetan. Krisiarekin iturri hori txikitu zaionean, funtzionatzeko dirurik gabe geratu da. Azken urteotan menpekotasun hori nabarmen gutxitu oraingo zuzendaritzak —260.000 milioitik 100.000 milioira—, baina ez da nahikoa izan. Azken asteotako berri txarrekin, gainera, bezeroen aurrezkiak galtzen aritu da Dexia. Ekainetik abuztura 4.000 milioitik gora galdu ditu.

Zergatik da garrantzitsua? Dexiak erakutsi du zorraren krisiak ahuldu egin duela Europako banku askoren osasuna, eta kapital gehiago edo erreskate planak beharko dutela beste batzuek ere. Finantza sistemaren integrazioaren ondorioz, herrialde edo banku baten arazoak Europako beste lekuetara erraz zabaltzen direla ere agerian utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.