Erabakia hartuta zuen «aspaldi», baina itxaron egin du Lan Erreforma gauzatu eta irailaren 29ko greba orokorra igaro arte: Gerardo Diaz Ferranek CEOE Espainiako patronaleko presidente kargua utzi, eta erakundean hauteskundeetara deitu du datorren abenduaren 21erako. Prozesu horretan ez duela parte hartuko jakinarazi zuen Diaz Ferranek atzo.
2007an, Jose Maria Cuevas CEOEko buruzagi historikoa ordezkatu zuen, eta bi urte geroago, patronaleko bozak irabazi zituen. Ezin izango du agintaldia amaitu haren enpresen arazo ekonomikoek behartuta -Viajes Marsans eta Air Comet batez ere-.
Diaz Ferranek CEOEko buru izateari utzi eta bozetara deitu du patronalean
Hauteskundeak heldu den abenduaren 21ean izango dira, eta orain arteko presidenteak ez du parte hartuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu