autogintza

Diesel motorren isurketen muga bigunak baliogabetu ditu EBko Auzitegiak

Nitrogeno oxidoen isurketen mugak zabaldu zituen Europako Batzordeak, VW eskandaluaren ondoren.

Euro 6 motorra ez duten diesel ibilgailuei zirkulatzeko debekua, Hanburgon. FOCKE STRANGMANN / EFE
Iker Aranburu.
2018ko abenduaren 13a
13:13
Entzun

Bruselako, Madrilgo eta Pariseko udalek eraman zituzten Batzordearen muga berriak auzitegira, uste baitzuten Euro 6 arauarenak askogatik gainditzen zituztela.

Kontua da VWen isurketen eskandaluak erakutsi zuela CO2 edo beste gas kutsagarrien isurketak kontrolatzeko sistemak eskasak zirela,  eta ibilgailuen benetako isurketak ezkutatzeko aukera handiak ematen zizkietela autogileei. Gauzak horrela, Europako Batzordeak onartu zuen azterketak baldintza errealagoetan egin behar zirela (RDE, ingelesezko laburduran). Baldintza berri horiekin auto gehienen isurketak ordura arteko mugak gaindituko zituztenez, gehienezko muga horiek igo zituen Bruselak, 2016an.

Muga horiekin, Euro 6 motorra zuten diesel motorreko ibilgailuek kilometroko 80 nitrogeno oxido miligramo beharrean, 168 miligramo isurtzeko baimena izango zuten lehen epe batean, eta 120 miligramo ondoren. Muga horiek bigunegiak zirela eta kutsadura handia baimentzen zutela ondorioztatu zuten Bruselak, Madrilek eta Parisek, eta helegitea jarri zuten Europako Batasuneko Justizia Auzitegian. Epaileek arrazoi eman diete, eta muga aldaraztea behartuko dute Europako Batzordea.    

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.