Diputazioak dio Bide Berriko postuei eustea proposatu duela

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioak itxi egingo ditu Bide Berrik kudeatzen dituen bost harrera etxe, enpresak porrot egin duelako eta ia milioi bat euro zor dituelako. Herenegun, haietan aritzen diren 54 langileen egoera salatu zuen ELAk. Beste harrera etxeetan jarraitu ahal izateko diputazioak baldintza bat jarri diela azaldu zuen: «Kontratuan ageri den subrogazio klausulari uko egin behar geniola esan zigun». Sindikatuak esandakoari erantzun dio Ander Rodriguezek, Gizarte Politikako diputatuak. «Lanpostu guztiak mantentzea, lan hitzarmena aplikatzea eta antzinatasuna mantentzea proposatu dugu, langile batzuek Bide Berrin dituzten gainsari arbitrarioei uko egitearen truke, baina ELAk ez du onartu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.