Dirty Dancing

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Txerritxo ehiztarien tiro soinuan dantza egin zuen, beste behin ere, gure indizeak. Patrick Swayze hil zen egunean, %3,58ko jauziz dantzatu zen Abengoa eta %2na pasakoez Grifols, Arcelor, Indra eta Sacyr. Akzio txikiak, arin-arin mugitu ziren. Blue chip-ek pauso mantsoagoak egin zituzten, Santander (+%1,21) eta Edurnezuriren (+%1,14) tangoa buruan. Banku zentralek likidezia franko txertatu diote finantza sistemari, eta burtsak majo profitatu du egoera hori; diru merkeari etekina asmatzean datza gakoa. Iberdrolak (+%0,46), berbarako, ia %10 egin du gora denbora gutxian; FCCk (=) ere, hor nonbait. 1.913 milioiren salerosketa izan zen Ibex-35eko (+%0,88) akzioetan eta urteko maximo berriak, ez du atzeraldiaren amaieraren azalpenarekin ezkontzen. Abuztuan AEBetako txikizkarien salmentak hobetu izanak dolarra onerako dantzatu zuen. Baina Bernankek esan du atzeraldia «ziurrenik» amaitu dela. Ziur-ziurra, heriotza baino ez dugu, ordea.



Citigroup. Munduko banku handiena zen garaian porrot egiten uzterik ez zegoela eta, AEBetako gobernuaren esku dago bankuaren herena. Bankuaren presidente Richard Parsonsek adierazi du, partaidetza erosiko luken norbaiten bila dabiltzala.



SOS Cuetarak (+%0,58) SOS moduko bat bidali die urteko bere mozkinei. Taldeko elkarte nagusiak 2008an 193 miloiren galerak izan dituenez, lehentasunezko zorrari dagozkion interesik ez ditu aurten ordainduko. Errentagarritasunaren arriskuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.