EkoNOMIA

Diru laguntzak emango dizkiete Jaurlaritzak eta aldundiek hamar industria proiekturi

Guztira 31 milioi euro banatuko dituzte eta helburua 2011rako 2.500 lanpostu sortzea da.

2008ko azaroaren 18a
19:13
Entzun
Krisiari aurre egiteko, Euskal Ekonomia Sustatzeko Kontseiluak hala erabakita, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek 31 milioi euroko laguntza emango diete hamar industria egitasmori. Laguntza horien bitartez 2011. urterako 2.500 lanpostu sortzea da helburua. Dirua jasoko duten hamar enpresa horiek hautatzeko irizpideak "ikerketa eta garapenarekin duten konpromisoa, lehiakorra izateko duten gaitasuna eta balio erantsia" direla azaldu dute.

“Bizitzen ari garen krisiari begietara begiratu behar diogu, ezin gaitezke kokildu, bestela jan egingo gaitu”, esan du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

Proiektu gehienak -sei- energiaren alorrekoak dira. Horien artean daude, besteak beste, Ingeteam eta Whiteball enpresak. Beste bi eraikuntza arlokoak dira: Ulma eta Abidite. Bioteknologian dabilen Praxisek ere jasoko du laguntza, baita teknologia berriekin aritzen den Ibermaticak ere.

Ekainean ekonomia sustatzeko planaren ildo nagusia batera aurkeztu zuten Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek ere. Guztira, bost urtetan 12.800 milioi inbertituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.