Enplegua

Donostiako ekonomia sustatzeko planak 1.151 enplegu sortzen lagundu du

Aurten ere martxan jarraituko du egitasmoak.

Berria
2015eko urtarrilaren 22a
11:45
Entzun

Donostiako Udalak iazko otsailean jarri zuen martxan ekonomia sustatzeko plana, hiritarren lan munduratzea, enpresa berrien sorrera eta enpresa lehiakortasuna hobetzea errazteko helburuarekin. Zazpi milioi euroko aurrrekontua izan du. Plana amaituta, finkatutako xedeen "%100" bete direla adierazi dute udaleko ordezkariek. 1.151 enplegu eta 312 enpresa berri sortzen lagundu du egitasmoak.

Gehienbat merkataritzan eta ostalaritzan sortu dira enplegu horiek, baita estrategikotzat hartzen diren beste sektore batzuetan ere, surfean, energiaren arloan eta ikus-entzunezkoetan kasurako. Juan Karlos Izagirre alkateak iragarri du planak jarraipena izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.