FAGOR

Donostiako epaileak ez du Cevitalen eskaintza onartu

Eskaintza 35 milioi eurora igoz  gero onartuko duela jakinarazi du. 25 milioi eurokoa zen Fagorren Frantziako markak erosteko proposamena.

Fagor Etxetresnen lantegiak, itxita. JUAN HERRERO, EFE
2014ko martxoaren 14a
10:44
Entzun

Donostiako Merkataritza epaitegiko epaileak ez du onartu Cevital Aljeriako taldeak Fagorren Frantziako marken truke —De Dietrich, Sauter, Vedette, Easycook eta Brandt— eginiko 25 milioi euroko eskaintza, eta gaineratu du 35 milioi euroko proposamena onartuko lukeela.

Autoan, Pedro Malagon epaileak zehaztu du eskaintza "hobetu" bat onartzeko prest legokeela. 35 milioi euro horiek eskura ordain ditzake Cevitalek, edo epeka; 17,5 milioi erosketaren datan, eta gainerako 17,5 milioiak horrela: sei milioi 2015eko martxoaren 31n, sei milioi 2016ko martxoaren 31n eta 5,5 milioi 2017ko martxoaren 31n. Eskaintzak loteslea izan behar duela nabarmendu du epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.