Eusko Jaurlaritzak joan den astean aurkeztu zuen diru sarrerak bermatzeko errenta erreformatzeko proposamena, eta, aste honetan, berriz, inkesta bat egin du Jaurlaritzak DSBEari buruzko pertzepzioen inguruan.
Iruzur kasuak %0,3ra jaitsi arren, galdekatuen %48k uste dute oso hedatua dagoela. Hiru kidetik gorako familiek jasotakoa gutxi dela diote gehienek. DSBEa murriztearen aldekoak gutxiengoa diren arren, %50 ados daude laguntzak jasotzeak herritarrak "alfertzen" dituela. Halaber, jasotzaileek "ez dute lanik egin nahi" esaldiarekin ados daudenak eta ez daudenak berdinduta daude.