Dubaik zorra atzeratzeak burtsak amilarazi ditu
DUBAI. Dubaiko funts subiranoak bere zorraren ordainketa atzeratuko duela iragartzeak galera handiak ekarri zizkien atzo burtsei, eta kezka bizia sortu du munduko inbertitzaile handien artean. Funts hori, Dubai World, palmera itxurako uhartea eta munduko dorre handiena eraikitzen ari da, baina dirurik gabe geratu da abenduaren 14an itzuli behar zuen 4.000 milioi dolarreko bonoa pagatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu