Euskal ekonomiaren susperraldia neurtzen duen sektorea da industria, eta apirilak ez du datu ona utzi fakturazioari dagokionez. 2014ko apirilean baino %4,4 salmenta gutxiago egin du sektoreak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, INEk emandako datuen arabera. Fakturazioaren zenbaki txarren ifrentzua salmentak dira. Azken urteotako eskaera kopuru handiena dute euskal enpresek, eta apiriletik apirilera igotako %5,7ko datuak argi islatzen du lan karga handia dela.
2015eko lehen lau hilabeteek ez dute, ordea, industriaren susperraldi argirik erakusten, iazko epe berarekin alderatuz fakturazioak %3,6 jaitsi baitira batez beste. Eskerak dira albiste ona urteko lehen lau hilabeteak kontuan hartuz ere, %4,4 igo baitira.
Euskal industriaren salmenten beherakada Espainiako merkatuaren ahuleziak azaltzen du hein handi batean. Merkatu horretara %4,2 esportazio gutxiago egin dira aurtengo apirilean iazkoan baino. Euroguneak ere ez du askorik lagundu fakturazio datua txukuntzen, %1,8 jaitsi baitira merkatu horretara egiten diren esportazioak. Munduko gainontzeko jomugetara saldutakoak, ordea, gora egin du nabarmen, %7,3 hain zuzen.