ekonomia

Durao Barrosok uste du zorraren krisiari eutsi diezaioten eman behar zaiela bankuei berriro dirua

Europako Batzordeko presidenteak dio dirua jasotzeko planak aurkezten ez dituzten bankuek ezingo dituztela ordaindu dibidenduak eta bonoak.

2011ko urriaren 12a
16:32
Entzun

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak berretsi du berriro eman behar zaiela bankuei dirua, eta esan du haiek horrekin zor publikoaren krisiari eutsi beharko lioketela. Diru ematea modu koordinatuan egin beharko da, haren arabera.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak duela egun batzuk proposatutakoaren alde azaldu da hala Durao Barroso gaur, Europako Legebiltzarrean.

"Bankuek lehendabizi diru iturri pribatua erabili behar dute. Beharrezkoa bada, herrialde bakoitzeko gobernuak laguntza eman beharko die. Eta azken errekurtso bezala, Europari mailegua eskatu ahalko diote", adierazi du Europako Batzordeko buruak. "Nahikoa diru ez duten bankuek dirua lortu nahi badute, berehala aurkeztu beharko dituzte planak. Bestela, ezingo dituzte ordaindu dibidenduak eta bonoak".

Egoera larria dela dio, eta gaurko krisia "sistemikoa" dela deritzo.

Greziari "konponbide sendoa" eman behar zaiola aldarrikatu du Durao Barrosok. Orain zortzi mila milioi euroko laguntza ematearen alde azaldu da, baita beste erreskate plan baten alde ere —sektore publikoaren eta bankuen parte hartzearekin—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.