Ekonomia

EAEko Barne Produktu Gordinak %4,1eko hazkundea izan du 2007ko lehen hiruhilekoan

Europako Batasunekoa (%3,2) eta Ameriketako Estatu Batuetakoa (%2,1) baino handiagoa da.

2007ko maiatzaren 21a
13:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiak sortutako Barne Produktu Gordinak (BPG) %4,1eko hazkunde erreala izan du 2007ko lehenengo hiruhilekoan, 2006ko aldi beraren aldean. Eustaten arabera, euskal ekonomiaren "datu on hori azpimarratzekoa da". Europako Batasuneko herrialdeetan batez beste lortutakoa (%3,2) eta Ameriketako Estatu Batuetakoa (%2,1) baino handiagoa da.

2007ko lehenengo hiruhilekoko hazkundean, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean, bizkortzea dago: hiruhilekoen arteko tasa %1,5ekoa da, aurreko hiruhileko %0,4aren aldean.



Sektore eskaintzaileen aldetik, Industri sektorearen urte arteko hazkundea (%4,9) batez bestekoaren gainetik dauden sektore hazkundeetako bat da.

Lehen sektorean, Nekazaritza eta Arrantzan, urte arteko hazkundea %5,9koa da, eta arrantzako sektoreari zor zaio hein handiagoa batean; guztira, hiruhilekoen arteko bizkortze profila %10,9an dago.

Eraikuntzak izan ditu hazkunde tasarik handienak aurreko hiruhilekoetan, baina moteltzear dirudi. Urte arteko hazkundea (%4,4) handia da oraindik, baina lehengo hiruhilekokoaren aldean (%4,9) txikixeagoa. Hiruhilekoen arteko tasa, aurrekoan %1,9koa zena, %0,4ra jaitsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.