Justizia

EAEko justiziako langileen grebak %75eko jarraipena izan duela diote sindikatuek

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako justiziako langileen grebak jarraipen handia izan duela ziurtatu dute sindikatuek. Grebara deitutakoen %75ak erantzun dio deialdiari sindikatuek emandako lehen datuen arabera. Grebaren arrakasta nabarmendu dute CCOO, CSIF, ELA, LAB eta UGT sindikatuek.

2006ko urriaren 24a
12:37
Entzun
Jaurlaritzako beste funtzionarioek dituzten lan baldintza berak eskatzen dituzte sindikatu guztiek. Eusko Jaurlaritzaren «eraginkortasun faltaz nazkatuta», greba mugagabea abiatuko dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Justizia Administrazioko langileek.

Beren lan baldintzak eta soldatak Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioekin parekatzeko eskatzen dute. Diotenez, batez beste beraien soldata Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioena baino %12 txikiagoa da. Asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira lanuzteak, 8:30etik 14:00etara.

Eta gaurkoa arrakastatsutzat jo dute sindikatuek. Lehen datuen arabera, Gipuzkoan %70ak erantzun dio deialdiari, Bizkaian %80ak eta Araban, berriz, %75ak. Besteak beste, Bilboko Justizia epaitegiaren parean egin dute gaur elkarretaratzea. Bertan, CCOOko Elena Perezek eman ditu datuok eta ziurtatu du grebak izan duen "jarraipen zabalaren" erakusle direla. Azaldu du, zenbait ekintza judizial bertan behera geratu direla nahiz eta "zerbitzu minimo garrantzitsuak" betetzera behartuta dauden.

Esaterako azaldu du Bilboko Erregistro Zibilean bataz besteko 25 langiletatik bost bakarrik aritu dira goizean lanean. Bestalde, Getxon, epaiketa guztiak bertan behera utzi dituztela azaldu du.

Bien bitaretan, ohar baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak adierazi du elkarrizketaren alde jarraitzen duela. Hala ere, ohartarazi du ez duela onartuko inolako trikimailurik gutxieneko zerbitzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.