Eusko Legebiltzarrak otsailean onartu zuen BGAE Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Elkarteen legea. Pentsio plan osagarriak langile gehiagori hedatzea zen legearen helburua, etorkizunean pentsio sistema publikoak izan ditzakeen arazoen aurrean langileak gehiago babesteko. BGAEren Federazioaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoaren amaieran 20.000 milioi eurotik gorako ondarea dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pentsio plan osagarriek: 10.162 milioi dagozkie enpresako edo sektoreko pentsio osagarrietan parte hartzen dute 424.813 laguneri; beste 9.585 milioi dituzte banakako planetan dauden 748.355 laguneri, eta 88 milioi elkartutako planei. Herritar askok banakako eta enpresako BGAEetan parte hartzen dutenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailak kalkulatu du 800.000 herritarrek dutela pentsio plan osagarri bat.
Espainiako Gobernuak uste duenez, lege horren 12. artikulu ez datoz bat Espainiako merkataritza eta aseguruen legediekin. "Euskal Herriko BGAEren legeak […] eskuduntzak gainditzen ditu, pentsio planei buruz oinarrizko legediarekin bat ez datorren gizarte aurreikuspenerako eredua diseinatzen duelako", dio Ministroen Kontseiluaren agiriak.