EAEko telekomunikazio enpresek %16,4 gehiago fakturatu dute

Ikerketa eta garapenean 2003an baino %9,5 gehiago inbertitu dute

Erredakzioa
2005eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Telekomunikazioen Kluster Elkarteko (Gaia) enpresek 1.862,4 milioi euro fakturatu zituzten iaz, aurreko urtean baino %16,4 gehiago.

Elektronika, informatika eta telekomunikazioetako enpresen esportazioaren alorra %10,9 igo da eta 598,86 milioi euro lortu dituzte. Inbertsio eta garapenetan ere gorakada izan da; arlo honetan %9,5 emendatu da inbertsioen kopurua eta 82,13 milioi euroko zenbatekora iritsi da elkartea. Lanpostuen kopurua %6,5 goratu dela gaineratu zuten elkartekoek.Norberto Santiago eta Tomas Iriondo GAIAko lehendakariak eta zuzendari nagusiak erronka «estrategikotzat» jo zituzten enpresen edukia eta jarduera produktu estandarren garapenera bideratzea. Horrela, produktuak «enpresaren presentzia nabarmenik izan gabe» merkaturatu ahal izango dira, espezializazioa bultzatzeaz gain.Elkarteak euskal enpresen ahalmen «berritzaile eta lehiakorra» sendotzeko egin duen ahalegina nabarmendu zuten atzo, erakundeak Euskalduna Jauregian antolatu zuen ekitaldian. GAIA 165 enpresak osatzen dutela eta 8.520 langile dituela gaineratu zuten. Enpresa guzti horietatik 74k dagoeneko ISO ziurtagiria lortu dute eta beste 98ak Etengabeko Hobekuntza Plan batean daude sartuta. Enpresen arteko lehiarako eta perfekziorako apustu «handia» egiten dutela gaineratu zuten enpresaburuek.

2005: estrategien urtea

Norberto Santiago GAIAko lehendakariak 2005-2008 uteetanenpresen arteko lankidetza bultzatuko dutela iragarri zuen. Horrela, enpresa txiki eta ertainak «behar hainbat» garatu ahal izango direla eta «lehiakorrago» bilakatuko direla gaineratu zuen. Nazioarte mailan zabaldu egingo direla eta tokian tokiko produktuen garapena sustatuko dutela azpimarratu zuen. Produktuak, zerbitzuak eta kudeaketa berritu beharra dagoela adierazi zuen, halaber.

Elektronika, informatika eta telekomunikazioen teknologien erabileran hurrengo urteetan garapen «bizkorra» emango dela eta itxaropen «handia» dutela birmarkatu zuen Sangtiagok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.