2009ko lehen seihilekoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40.200 langilek jasan dituzte lan erregulazio espedientearen (ERE) ondorioak, Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak gaur argitaratutako datuen arabera. Lehen sei hilabetekoan EREak eragin dien langile kopuruak %7 gora egin du iazko datuekin alderatuz.
Aurten Araban 184 espediente (%14) onartu dira, Bizkaian 560 (%43) eta Gipuzkoan 556 (%43) eta horietatik %89 langileen eta enpresaren artean lortutako akordioaren ondotik sinatu dira. 2009an eskatutako espedienteen %98,4 onartuak izan dira.
ekoNOMIA
EAEn 40.000 langile baino gehiagori eragin die EREak aurtengo lehen seihilekoan
Araban 184 espediente onartu dira, Bizkaian 560 eta Gipuzkoan 556.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu